XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) ziharduen irakasle zahar eta nekatua begirada trukaketa maltzurraz ohartua bide zegoen eta niri begira lehenago eta Mikelen sudurrari gero ondorio batzu atera omen zituen eta helduenen taldekoak zeuden tokira zuzendu zituen begiak; hauek, irakaslearen jarreraz konturatuta, aurrean zeukaten liburutik begirada jaso gabe zirauten.

Horrela iragan zen atsedena bitarteko denbora, eta txirrinak jo zuenean, patiora ateratzeko algararen artean irakasleak, hartu egin gintuen Mikel eta biok.

Helduenen taldekoek mehatxuzko keinu sumaezina egin ziguten ateratzean.

Irakaslearen galderek erantzun iheskorrak jaso zituzten.

Mikel kalean labandua zela, eta eskuetan kartera eta liburuak zeuzkanez ez zuela eskuak aurretik jartzeko betarik izan eta hortik sudur handitua; beltzuneak futbolean atera zitzaizkiola; eta nik baietz, hori dena ikusia neukala eta besterik ez zegoela; helduenekin zerikusirik?

A! azken lerroko mutil jator horiekin?

Ez horixe, zer ba?

Besterik gabe, patiora atera ginen, artean elkarri hitzik esan gabe, pentsatuz batzutan mutilen arteko liskarrak gogorrak direla, baina hortik irakaslearen aurrean salatzera amildegia dagoela, guk ere gure ohorezko arautegia daukagula eta hori ez dela egiten.

Baina beste alde batetik bagenekien (...)